Lankidetza akordioa sinatu dute FILMINek eta ECPV – EHZEk
Euskal Herriko Zinema Eskolak (ECPV – EHZE) lankidetza akordioa sinatu berri du FILMIN streaming plataformarekin, eta aurrerantzean, eskolako ikasleek bertan formakuntza praktikak egiteko bekak jaso ahalko dituzte. Hala, Video On Demand (VOD) zerbitzuen funtzionamendua ezagutzeko aukera emango die hitzarmenak.