‘Apaiz kartzela’ filmak saio berriak izango ditu martxoan eta apirilean
Ritxi Lizartza, David Pallarés eta Oier Aranzabalen Apaiz kartzela (2021), 1968-1976 aldian Zamorako apaiz kartzelan preso egon ziren abadeen bizipenen inguruan ardaztutako lana da. 2021eko azaroaren 26an estreinatu zen areto komertzialetan, eta martxoan zein apirilean emanaldi berriak izango ditu Hego Euskal Herriko zinemetan.