‘Ascenso’ laburrak jaso du Korterraza jaialdiko sari nagusia
Gasteizko Korterraza Film Laburren Jaialdiaren aurtengo edizioa iragan asteburuan itxi zuten, eta zazpi garaikur banatu zituzten eskainitako filmen artean. Garaile nagusia Juanjo Giménezen Ascenso izan da, Alex Angulo sari nagusia eskuratuta, eta David P. Sañudoren La colcha y la madre laburrak Keler saria jaso du. Euskara saria, aldiz, Ibon Landaren Kirolak proiektuarentzat izan da.