‘Bullet Train’: Abiaduraren zinea (edo Zinearen abiadura)
Zuzendaria: David Leitch Urtea: 2022 Herrialdea: AEB -Abiaduraren zinea (edo Zinearen abiadura)- Uda-blockbusterren osagai nabarmenetarikoa abiadura izaten dela esan ohi da. Gertaerak, filmatze erritmoa eta hausnarketak ere oso azkar barneratzen ditugu; helburua, era argian, ikuslea ez aspertzea baita. Aipatutako hau, jakina, sinplistegia da, badaude pelikula komertzialak, egile zinemaren lurraldeetatik kanpo egonda ere, erritmo lasaiarekin jolas egiten dutenak, baina oro har, udako estreinaldi ‘handienen’ artean