ALCINE sarien 46. edizioan Xabier Erkizia eta David Aguilar saritu dituzte
Xabier Erkiziak Beti bezperako koplak filmaren soinuagatik jaso du Irudiaren eta Soinuaren Goi Eskola Saria, eta, David Aguilarri, berriz, Mara Mara filmak eman dio Welab Saria argazkigintza onenari. Alcala de Henareseko udalak eta Madrileko autonomia erkidegoak antolatutako zinema-jaialdi honetan, Espainiar estatuko eta nazioarteko filmak izan dira ikusgai, eta genero guztietakoak, gainera. 46. edizio hau azaroaren 4tik 11ra arte luzatu da. Espainiar estatukoen artean, Lehenengo Saria