Itzalen argiak
Gabonak Donostian igaro nituen, eta hiriko gabon-argietan izan nuen begirada une oro. Bi egun besterik ez nituen behar izan, behar hori zergatik izan nuen asmatzeko. Memoriak berak Marie Menkenen Lights (1966) lanera eraman ninduen. Menkenen filmatze moduak, nik mundua ikusteko dudan moduarekin antza handia duela esan nezake. Lan hartan New Yorkeko gabonetako argiak filmatu zituen Super8 batekin. Bere lanak motzak izan ohi dira, bost minutu ingurukoak. Mugimenduz