Apiriletik maiatzera, 29 herritatik igaroko da 18. Laburbira
Ostegunean, apirilak 29, abiatuko dute Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbira zirkuituaren 18. edizioa Ordizian, eta maiatzaren 30ean Larrabetzun egingo duten azken pasera bitarte, Euskal Herriko 29 herritatik, orotara, igaroko da ekimena. 2019an eta 2020an ekoitzitako zortzi film labur eskainiko dituzte, tartean, Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian zein BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian parte hartu duten proposamenak.