‘Das Neue Babylon’ filma Tabakaleran proiektatuko dute, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin
Urriaren 24an, asteartea, D. Kozintzev zinegilearen Das Neue Babylon (1929) film klasikoa eskainiko dute Tabakalarako patioan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzeneko musikarekin. Saioa 20:00etan izango da, eta sarrera aurrez eskuratu beharko da. Egun berean, baina 18:00etan, Estética de la naturaleza en el cine ruso y soviético mintzaldia eskainiko du Carlos Muguiro Elias Qurejeta Zine-Eskolako zuzendariak.