Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Das Geheime Leben Der Bäume’, ‘Vidas menores’ eta ‘Caught in the Net’
Ostiralean inauguratu zuen Yalda, A Night For Forgiveness (Massoud Bakhshi, 2020) film iraniarrak 18. Giza Eskubideen Zinemaldia, eta larunbat goizean ekin zion astebeteko zinema eskaintzari. 2020ko ekitaldia bertan behera uztera behartu zuen Covid19aren pandemiak, baina zinema aretoak berriz betetzeko gogoz itzuli da donostiarrek horrenbeste maite duten hitzordua. Eta hala izan da, lehenengo emanalditik bertatik. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen 3. Azokari ere hasiera emanez, lehiaketatik kanpo