Esklusibitate printzipioak
Orain dela pare bat aste ZINEAko Jon Sanchez blogariak VOD (Video On Demand) plataformen auzia jorratu zuen -Filmstruck zerbitzuaren itxiera aitzakia hartuta- Dark Side Of The Stream sarreran. Artikulua irakur dezazuen gomendatzen dizuet, izan ere, hausnarketak bideo eta dokumental oso interesgarriekin tartekatu ditu. Jarraian datozen lerrook berari lapurtutako esaldi batetik abiatuz idatzi ditut, gaiak adar asko baititu, eta nik ere aletxo bat jartzeko aprobetxatu nahi