Saharar auzia aztergai, ‘Haizearen egia’ emanaldien biran
Ekain Albite zumaiarrak Haizearen egia film laburra estreinatu zuen iragan irailean, eta ordutik Donostian, Bilboko ZINEBI jaialdian eta Lekeitioko Euskal Zine Bileran izan da ikusgai Tahar saharar gaztearen istorioa. Datozen asteetan hainbat emanaldi egingo dituzte, eta saharar herriak bizi duen gatazka egoeraren inguruko solasaldia egingo dute jarraian.