Saharar herriaren xuxurla, Euskal Herrian barrena
Hego Euskal Herriko hainbat txokotan ikusi dute jada Ekain Albite gazte zumaiarraren ‘HAIZEAREN EGIA’ (2020) film laburra: Zizurkil, Imotz bailara, Azkoitia, Elorrio, Legazpi, Ataun... Filmak jasotako harrera bikaina izan da orain arte; “hunkigarria da aretoak lepo beteta ikustea, eta baita ondorengo solasaldian protagonista desberdinen iritzi eta testigantzak ezagutzea ere” azaldu dute lan- taldeko kideek. Izan ere, zineak eztabaidak eta ideiak mahai gainean jartzeko gaitasuna du,