56 film, bost erakusketa eta bi jardunaldi berezi inoizko Giza Eskubideen Zinemaldi nazioartekoenean
Guztira 56 film eskainiko dituen XIV. edizioa inoiz baino nazioartekoagoa izango da. Giza eskubideen urraketak aztertzen dituzten 33 film luze eta 23 labur izango dira ikusgai hilaren 15etik 22ra, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ez ezik, hiriko kultur etxe eta bestelako aretoetan. Bost erakusketa eta bi jardunaldi berezi ere egingo dituzte.