Kritika: ‘Phantom Thread’
Zuzendaria: Paul Thomas Anderson Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Josi egiten du jostunak, haria eta orratza baliatuz, oihal-atalak batu egiten ditu, gorputz biluziak janzteko, eguraldiaren gordintasunetik babesteko, begiradetatik ezkutatzeko, azalaren eta zauriaren artean hesia eraikiz. Hori da jostunaren lana, zehatza, zorrotza, orratzaren muturra bezalakoa, eta horrelakoa da Reynolds Woodcock jostuna (Daniel Day-Lewis), karratua, metodikoa, zurruna, bere orden perfektu aseezinaren biktima, Alma ezagutuko duen arte (Vicky Kieps). Gauza asko josi