‘LA CONTADORA DE PELÍCULAS’: Bizitza propio bat
Zuzendaria: Lone Scherfig Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia 60ko hamarkada, Txilen. Atacamako basamortuan kokaturiko meatze-eremu betean, baldintza sozioekonomiko zailetan bizi den arren, Maria Magnolia bere alabari, Maria Margaritari, artearekiko grina transmititzen saiatzen den emakumea da. Irudimenez beteriko haurra, herriko istorioen kontalari bilakatuko da, zinema-sarrera ordaintzeko diru nahikoa ez duten komunitateko kideen mesederako. Izan ere, neskak pantailako irudiak gogora ekartzeko duen gaitasuna egoera mingarriei aurre egiteko