Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘In Seach of Monsters’ eta ‘Behind the Headlines’

Euriak eta haizeak agur esan badigute ere, tenperaturek ez dute igotzeko joerarik izan azken egunotan. Hotza nagusi da kanpoan, aitzakia paregabea Victoria Eugenia Antzokira hurbildu eta 19. Giza Eskubideen Zinemaldiaz gozatzeko. Kazetaritza eta ikerketa-lana abiapuntu izan dituzten bi lan ikusteko parada izan dugu, bata zein bestea, nazioartean zeresana eman duten jazoera polemikoen inguruan ardaztuak, gobernuak kolokan jartzeko ahalmena izan dutenak, eta zentzuratuak izateko bidean direnak.