Goya sari bana ‘Un otoño sin Berlin’ eta ‘Hijos de la tierra’ euskal ekoizpenentzat
Larunbat gauean banatu zituzten 30 Goya sarietan, Axel O’Mill eta Patxi Urizen Hijos de la tierra nafarrak lortu zuen Film Labur Dokumental onenaren saria, eta Irene Escolarrek Emakumezkoen Errebelazio Aktore onenarena, Lara Izagirreren Un Otoño sin Berlin filmagatik. Hain zuzen ere, zuzendari bermeotarrari eskaini zion garaikurra Escolarrek, “bere eskuzabaltasun eta sentikortasunagatik”. Proposatuak zeuden beste hiru euskal ekoizpenak esku hutsik itzuli dira.