‘Noth Pole’ fikziozko film laburrak irabazi du ZINEBI63ko sari nagusia

ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak aditzera eman du 63. edizioko irabazleen zerrenda. Marija Apcevskak zuzendutako Noth Pole film laburrak jaso du festibaleko sari nagusia, eta eta Mel Arranzen Azaletik azalera animazioko sorkuntza izendatu dute euskal film labur onena. Zinebi Fist Film sailean, berriz, Rock Bottom Riser (Fern Silva) dokumentala gailendu da.