Ikus-entzunezkoak oinarri izango ditu 2020ko DA! SORMEN BEKAk

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute  ikus-entzunezkoak oinarri dituen DA! SORMEN BEKA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzara ematea da. 2020ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko dute lanak aurkezteko epea.