‘CURVEBALL’: Gezur oso errealen kronika
Zuzendaria: Johannes Naber Urtea: 2020 Herrialdea: Alemania -Gezur oso errealen kronika- Suitzar Alpeetako mendi elurtu batean maldan behera doaz, lera batean eta ziztu bizian, bi gizon. Haien atzetik, tiroldar jantzidun beste bi gizonek ere arrapaladan egiten dute korrika, haiek esetsi nahian. Minutu gutxi batzuk barru, pantaila beltzaren gainean nabarmentzen diren hitz zuriek gogoratuko digute Iraken okupazioak utzitako hildako kopurua. Bi uneen arteko harremana ezagutu