Zinema frantsesa izango da hilabete honetako protagonista Kresala Zineklubean

http://youtu.be/B5V6ggWK_6g Astebeteko oporraldia eta gero, Kresala Zineklubak ezagutzera eman du apirilerako prestaturiko programazioa. Frantziako zinema izango da hasi berri den hilabete honen protagonista, izan ere proiektatuko dituzten hiru pelikuletatik bi izango baitira jatorri horretakoak. Hirugarren lana  italiarra izango da. Kutxak Donostiako (Gipuzkoa) Arrasate kalean duen aretoan egingo dira emanaldiak, 19:30tan.