Kresala Zineklubak otsaileko eta martxoko egitaraua kaleratu berri du
Datorren astelehenean, otsailak 5, ekingo dio Donostiako Kresala Zineklubak denboraldi berriari eta martxoaren 19ra arte, sei proiekzio egingo dituzte astelehenero Trueba Zineman, 19:30ean. Emanaldien aurretik, ohiko legez, filmen aurkezpen txiki bat egingo dute gonbidatuek.