Koldo Zuazuak jasoko du IV. SADE saria
SADE enpresak izen bereko sariak banatzen ditu 2014az geroztik, euskal profesionalek zinemaren alde egindako lana goraipatzeko. Laugarren garaikurra Koldo Zuazua (Donostia, 1971) ekoizleak jasoko du irailaren 14an Astoria hotelean egingo duten sari-banaketa ekitaldian, “bere ibilbide profesional bikainaren” harira.