‘Cuerdas’ filmaren emanaldi berriak, Madrilen eta EAEn
Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen ‘Cuerdas’ laburraren hainbat proiekzio egingo dituzte datozen egunetan Madrilen, Bibon eta Donostian, Goya sarien 37. edizioaren aurretik. Izan ere, fikziozko film labur onenaren kategoriako hautagaia da filma.