Estreinaldiak: Irailak 6

Carmen y Lola Aste honetan ere bada aretoetan euskal zinema ikusterik. Arantxa Echevarria zinegile bilbotarrak Carmen y Lola opera prima estreinatuko du. Filmak, zailtasunen aurrean bere harremanaren alde borrokatuko duten bi nerabe ijitoren istorioa kontatuko du. Gizartearen eta ordezkatzen duten kolektiboaren diskriminazioen eta traben gainetik, elkar maitatzea erabakiko du bikoteak. Zuzendari bezala landutako lehen film luzea izango da Echevarriarentzat, baina lehenago 7 for Etheria (2017) ikus-entzunezkoaren errodajean parte hartu