Piztu META! 2022 deialdia zabalik da, ekainaren 23ra arte
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Goteo Fundazioarekin lankidetzan, Piztu META! deialdia jarri zuen abian 2016an, eta ekimenaren 7. ekitaldia zabalik da ekainaren 23ra arte. Irailetik aurrera herritarrek egindako diru ekarpenaz gain, Aldundiak beste 70.000 euro jarriko ditu aukeratutako proiektuak finantzatzeko.