Azkoitia, Zarautz eta Burgos bisitatuko ditu Mendi Tourrak

Maiatza bukaera bitartean, 2022ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko lan onenak ikusteko aukera egongo da Hego Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko zenbait herritan. Gainera, mundu osoko krokis egileen ekarpena izango duen ‘El arte en el croquis de escalada’ liburua argitaratzeko crowdfunding kanpaina abiatu dute. Mendi Film festibalaren 16. edizioan erakusketa formatuan ere aurkeztuko dute.

By |2023-05-22T14:04:29+02:0022 maiatza, 2023|

‘Aire!’ dokumentala finantzatzen lagunzteko diru-bilketa kanpaina abiatu dute

Maurizia Aldeiturriaga bizkaitar pandero-jolearen bizitzan dago oinarrituta proiektua, eta Marmoka Films eta Bideografik dira ekoizle bultzatzaileak. Proiektua Durangoko Azokan aurkeztu berritan, crowdfunding kanpaina jarri dute martxan Verkami plataforman, eta 15.000 euro lortzeko erronka ezarri dute.

By |2022-12-12T12:40:57+02:0012 abendua, 2022|

‘Bi arnas’, tortura iraganeko kontua izan dadin borrokan

Has gaitezen datuetatik: 5.657 egiaztatutako tortura kasu, eta 11 hildako. % 2,5 dira soilik ofizialki aitortutako kasuak, eta % 0,9 tortura horien biktima gisa kontsideratutakoak. Guztira, 12 kondena jaso ditu Espainiako Gobernuak. Hotzean eta motzean, latza. Euskal Herrian bada itxi gabeko zauri bat, errealitate bat, 1999an torturatua izan zen Nekane Txapartegi asteasuarrak onartu bezala, tabu bat: “Ezezagunei jasandakoa kontatzea errazagoa da senideekin gaiaz hitz egitea

By |2022-07-22T14:23:20+02:0023 maiatza, 2022|

‘Tipularen sehaska kanta’ lanak emanalde berriak iragarri ditu

Lander Garro sortzailearen Tipularen sehaska kanta dokumentalak datozen aste eta hilabeteetan izango dituen emanaldien berri eman du Sare Herritarrak. Gastibetza Filmak ekoiztetxearekin elkarlanean sustatutako proiektua da, crowdfunding kanpaina bidez finantzatutakoa. Lanak espetxean gaixotasunak suposatzen duen samina azalera ekarri nahi du.

By |2022-03-16T15:43:58+02:0010 otsaila, 2022|

Crowdfunding kanpaina abian, ‘Mugak’ laburra finantzatzeko

Itsaso Echevarriak eta Mikel Barberiak Mugak izeneko ikus-entzunezkoa finantzatzeko crowdfunding kanpaina jarri dute abian, eta 5.000 euro eskuratu nahi dituzte laburra ekoizteko bere gain hartu dituzten gastuei aurre egiteko. 40ko eta 70eko hamarkaden artean, Pirinioetako bi aldeetan kontrabandoan aritutako lagunen testigantzak, bizipenak eta istorioak jasoko dituzte dokumentalean.

By |2021-08-27T09:55:36+02:0027 abuztua, 2021|

‘Tipularen sehaska kanta’ dokumentala, mezenas bila

Lander Garro sortzailearen Tipularen sehaska kanta dokumental berria finantzatzeko crowdfunding kanpaina jarri dute abian Verkami plataformaren bidez. Sare Herritarrak eta Gastibetza Filmak ekoiztetxeak sustatutako proiektua da, eta 16.000 euro bildu nahi dituzte gaitza espetxean nola bizi den erakutsiko duen ikus-entzunezkoa garatzeko.

By |2021-06-16T10:17:47+02:0016 ekaina, 2021|
Go to Top