‘Bizi naizeno, je danserai la vie’ filmaren aurrestreinaldia, Miarritzen
Olaeta zein Etorki dantza-taldeen zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako idazkaria (1948-1951) izan zen Philippe Oyhamburu koreografo eta idazleari buruzko dokumentala aurrenekoz erakutsiko dute Miarritzeko Le Royal zinegelan. Saioa ekainaren 25ean izango da, 18:00etan.