Opera primak eta sona handiko sortzaileak, Tuterako Zinema Mostran
Tuterako Udalak eta Musikaria Zineklubak antolatutako Tuterako Zinema Espainiarraren Mostraren 27. edizioa egiten ari dira egunotan. Abenduan egitekoa zen Opera Prima festibala bertan behera geratu ostean, ekimen hartan eskaintzeko zen Las niña barneratu dute programazioan, eta hala, sortzaile berriei zein izen handiko zinemagileei eskainitako ekitaldia izango da aurtengoa.