‘Datorren zinema’ zikloa, Bilbon, Iruñean eta Madrilen

Zinema aretoak garai berezia bizitzen ari dira, eta hainbatek aldi baterako ixteko erabakia hartu badute ere, beste batzuek eraberritzearen eta eskaintza zabaltzearen alde egin dute, hala nola, Bilbon, Iruñean eta Madrilen zinemak dituen Golem kateak. Hala, Datorren zinema ekimena jarri dute abian, eta astebetean, Berlinen, Venezian, Toronton eta Donostian saritu dituzten filmak emango dituzte, 6 euroan.

By |2020-11-25T11:33:41+02:0025 azaroa, 2020|

Lau film berri, 68. edizioko Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian

Donostia Zinemaldiak 68. edizioko sail ofiziala osatuko duten lau film berri iragarri ditu. Danielle Arbid, Eduardo Crespo, Harry Macqueen eta Julien Templeren azken ekoizpenak Urrezko Maskorraren lehian izango direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta Matt Dillon zinegile estatubatuarraren The Grat Fellove lehiaz kanpo programatuko dute. Bost filmak munduko estreinaldiak izango dira.

By |2020-08-06T12:00:51+02:006 abuztua, 2020|
Go to Top