Zinea eta filosofia aztergai, hil honetan San Telmo Museoan
63. Donostia Zinemaldia abiatu aurretik, Donostiako San Telmo Museoan Zinema-ideiak eta Zinema ideiaduna zikloa egingo dute bigarrenez. Orotara hiru mahai-inguru izango dira, eta besteak beste, Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Jose Luis Rebordinos eta Joxean Fernandez adituek hartuko dute parte.