Udako zinema emanaldiak, Donostiako Cristina Enea parkean

Inbasioak gaitzat hartuta, zazpigarrenez aire zabalean zinemaz gozatzeko aukera izango dute Donostiako Cristina Enea parkera hurbiltzen direnek. Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak antolatutako zinema saioak izango dira, 22:30ean Cristina Enea parkean eta sarrera doakoa izango da. Eguraldi txarra egingo balu, uztailaren 11ra eta 12ra atzeratuko lirateke saioak (bi baino gehiago izanez gero, bertan behera geratuko da/dira). Filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte eta azkeneko emanaldia izan ezik, gainerakoek gaztelaniazko azpitituluak