‘Lanbroa’ fantasiazko film laburra nagusi, 14. Korterraza jaialdian

Aitzol Saratxaga zinemagile bizkaitarraren lan berrienak Alex Angulo Saria irabazi du Gasteizko Film Laburren Jaialdian. Ayúdame (Cristian Beteta) beldurrezko filma eta Tu tijera en mi oreja (Carlos Ruano) komedia ere aitortu ditu epaimahaiak. 9.000 pertsona inguru bildu ditu hitzorduak.