‘Crimes of the future’: Gizakion barrenak
Zuzendaria: David Cronenberg Urtea: 2022 Herrialdea: Kanada -Gizakion barrenak- David Cronenbergek Zinemaldiko Donostia Saria jaso berritan iritsi zaigu, horren egoki, Cronenberg 'zaharra'-ren (alegia, gaztearen) itzulera. Iragan mendean eginiko pelikuletan eraikiriko sormen filmiko izugarri horretan, Cromosoma 3, Videodrome edo Crash bezalako filmetan baliatu zuen haragi berriaren kontzeptu berritzaile hura tarteko, giza gorputza beste dimentsio batetan ezartzen zuen. XXI. mendean pelikula psikologikoagoak eraiki dituen heinean (A