Azaroaren 27tik 30era egingo dute Cine CCDonostia jaialdiaren Sail Ofiziala

Datorren ostiralean, azaroak 24, aurkeztuko dituzte hilaren 27tik 30era Cine CCDonostia zinema jaialdiko sail ofizialean ikusgai izango diren filmak. Emanaldiak Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dituzte, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Azaroaren 29ko eta 30eko  saioak, gainera, streaming bidez eskainiko dituzte.

By |2017-11-27T16:33:20+02:0020 azaroa, 2017|

Badator Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren edizio berria

Creative Commons lizentziapean sortutako zinema sustatzeko asmoz, CineCCdonostia zinemaldia egingo dute Donostian azaroaren 16tik 20ra, Koldo Mitxelena Kulturunean eta DSS2016 gunean. Ikusleek nazioarteko film luze eta laburren sorta oparoaz gozatzeko aukera izango dute, eta horrekin batera, mahai-inguruak, hitzaldiak eta foroak antolatu dituzte, lizentzia libreen sorkuntza eta zabalkundeari buruz hausnartzeko.

By |2015-11-20T16:22:48+02:0016 azaroa, 2015|

Ikus-entzunezkoen banaketa eta kontsumo modu berriei buruzko foroa bihar Donostian

Ikus-entzunezko produktuak banatzeko eta kontsumitzeko aukera berrien inguruko foroa egingo dute bihar, irailak 18, ostirala, Zuatzu Enpresa Parkeko Pi@ eraikinean Donostiako Sustapenaren, Creative Commons Zinema Jaialdiaren eta Donostiako Udalaren ekimenez. 9:00etatik 13:00etara luzatuko da.

By |2019-05-17T15:53:39+02:0017 iraila, 2015|

Donostiako Creative Commons Film Festivalek saio soziopolitikoen aurrerapena kaleratu du

Maiatzaren 18tik 25era gai soziopolitikoak lantzen dituzten filmak izango dira ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kultunean eta Kaxilda liburu-dendan Creative Commons zinemaldiaren baitan. Oraingoz, 9 film eskainiko dituztela aurreratu dute, egitaraua behin-behinekoa bada ere. Lizentzia libreko filmak Gipuzkoako hiriburura ekartzen dituen jaialdiaren sail soziopolitikoa maiatzean egingo dute aurtengoan. Atal berezitu jakin hori prestatzen duten bigarren aldia izango da, eta orotara bost saio egingo dituzte Koldo Mitxelenan

By |2015-05-04T16:10:09+02:0027 apirila, 2015|

Asteko emanaldiak Euskal Herriko zineklubetan

http://youtu.be/kr3_H2E9K_U Film eskaintza zabala izango dugu, beste behin ere, ekainaren bigarren hamabostaldia abiarazten duen aste honetan. Andoaingo Basteron, esaterako, Carmina y Amen (2014) Paco Leonen lana eskainiko dute gaur, Ikuslearen Egunean, baina film historikoak eta gai korapilatsuak lantzen dituzten maisulanak izango dira ikusgai larunbatera bitarte. Segidan horietako hainbat.

By |2019-05-17T12:20:02+02:0016 ekaina, 2014|

Gaur hasiko da Donostiako Creative Commons Zinema jaialdia

http://vimeo.com/16749593 Campo Creativo Cero-k eta Donostia Kultura erakundeko zinema unitateak antolatu dute aurten lehen aldiz Donostiako Creative Commons Zinemaldia.  Barau Bartzelonan egiten den zinemaldi baten kopia da, horren filosofiak horrela ahalbidetzen duelako. Hain zuzen ere, jaialdi honen helburua ez baita lizentzia askeekin egindako filmen lagina pantailaratzea. Bere arduradunek, horrez gain lizentzia mota horien inguruko hausnarketa gunea ere prestatu nahi baitute.

By |2013-06-26T17:41:36+02:0011 ekaina, 2013|
Go to Top