Arkitektura eta urbanismoari buruzko CC saioak, datorren astean Donostian
Donostiako Creative Commons Zinema Jaialdiaren Arkitektura eta Urbanismo saila datorren urriaren 22an eta 23an egingo dute Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren egoitzan. Frontoien ikerketa tipologikoa eta herritarrek haiek babestu eta mantentzeko egiten dituzten ekintzak izango dituzte hizpide.