Vive le cinéma! zikloko filmak ikusgai, abenduan
Urriaz geroztik, jarduera osagarri gisara, izen bereko zinema zikloa ari dira gauzatzen Tabakaleran. Lehen saioen ostean, bihar bertan berrartuko dituzte emanaldiak, eta erakusketako protagonista diren lau zinemagileren filmak pantailaratuko dituzte kultur zentroko zinema aretoan. Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. Erakunde hauen programetan funtsezkoak dira zinema eta ikus-entzunezkoak eta, horiek hedatzeaz gain, euren sorkuntza ere sustatzen dute.