Tabakaleraren asteko zinema-programazioak Zinemaldia izango du oinarri

Aurki hiriko txoko guztiak bustiko dituen Donostia Zinemaldiaren ingurumarian osatu dute aste honetako zinema-kartelera Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Donostia Saria jasoko duten Juliette Binoche eta David Cronenberg omenduko dituzte, Mauvais sang (1986) eta Crash (1996) lanen proiekzioarekin.

By |2022-08-29T12:54:08+02:0029 abuztua, 2022|

Zinemaldia + Plus fokua: Juliette Binoche eta David Cronenberg

70. Donostia Zinemaldiko Donostia Sariaren hartzaile izango dira bata zein bestea. Hala, irailaren 2an, aktore frantziarraren partaidetza duen Mauvais sang  (Leos Carax, 1986); eta irailaren 3an, zinemagile kanadarrak zuzendutako Crash (1996), pantailaratuko dituzte, Tabakalerako zinema aretoan. Bi saioak Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak aurkeztuko ditu, eta bertaratzeko sarrerak eskuragai daude dagoeneko.

By |2022-08-17T09:10:59+02:0017 abuztua, 2022|

Estreinaldiak: Urtarrilak 29

News of the World AEBetako Gerra Zibila amaitu eta bost urtera, Jefferson Kyle Kidd (Tom Hanks) kapitainak, hiru gerretako beteranoak, hiriz hiri bidaiatuko du biztakoak prest entzuteko dagoen entzule ororekin partekatu asmoz: presidente eta erreginak, borroka loriatsuak, hondamendi suntsitzaileak eta munduko edozein bazterretan gertatzen diren abentura zirraragarriak. Egun batean, Texasko lautadetan, kapitainak Johanna ezagutuko du, Kiowa tribuak duela sei urte bahitu zuen hamar urteko neskatoa.

By |2021-01-28T12:41:22+02:0028 urtarrila, 2021|
Go to Top