‘Lainorantz’ instalazioa, Gasteizko Montehermoso Kulturunean
Pandemia abiapuntu hartuz, zinema hedatuko proposamena ondu du Ricardo del Conde zinemagile mexikarrak. Zazpi T´erdik eta Kalakalabek ekoitzi dute site specific instalazioa, Montehermoso Kulturunearen babesarekin. Uztailaren 7tik 23ra arte egongo da ikusgai, Jovellanos aretoan.