‘Homeless Home’ animaziozko lana saritu dute Pixelatl 2020 jaialdian
Ikus-entzunezko edukiak sortu, ekoitzi eta garatzen dituen UniKo ekoiztetxe bilbotarraren Homeless Home lana Pixelatl 2020 jaialdiako Nazioarteko Film Labur Onena izendatu dute. Irailaren 1etik 5era bitartean ospatu dute, eta 2D teknika erabiliz Alverto Vázquezek sortu duen animaziozko film laburra beste 18 herrialdetako 17 lanekin batera lehiatu da.