‘Los que desean’ laburrak irabazi du ZINEBI jaialdiko sari nagusia

Elena Lopez de Rieraren LOS QUE DESEAN (2018) film laburrak irabazi du 60. ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren jaialdiko sari nagusia. Iragan ostiralean, azaroak 16an, ospatu zuten sari banaketa ekitaldia Arriaga Antzokian, eta Euskal Zinemari dagokionez, Maria Elorza donostiarraren ANCORA LUCCIOLE -k jaso du saileko sari nagusia.