Emakumeek zuzendutako filmak eta mezu positiboak, Zinegoak jaialdiaren palmaresean
Asteburuan eman diote amaiera bi astez luzatu den Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 18. edizioari, eta sari banaketa ekitaldian nabarmendu dituzte aurtengo proposamen berezi eta borobilenak. Jaialdiaren sari nagusia Nicol Ruiz Benavidesen La nave del olvido txiletarrarentzat izan da.