Jatorrizko soinu bandak erdigunean, Donostiako Tabakaleran

Urte berriarekin batera, zinea eta musika batzen dituen emanaldi sorta jarriko dute martxan Donostiako Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. J.B.A (Jatorrizko Soinu Banda) izenez aurkeztu dute, eta zuzeneko musikaz lagundutako emanaldiak ekarriko ditu hilean behin.