Euskal zinema industriak ordezkaritza izango du Cannesen

Irati Gorostidik Contadores film laburra aurkeztuko du 62. Semaine de la Critique sail paraleloan. Marché du Film azokan, bestalde, bost euskal proiektu erakutsiko dituzte, eta Basque. Audiovisual. ekimenak stand propioa izango du. Horrez gain, ‘Basque Country – The Land of the Fantastic’ hitzaldia eskainiko dute euskal zinemagintzako hainbat profesionalek.

By |2023-05-16T09:33:59+02:0016 maiatza, 2023|

Doxa Producciones ekoiztetxea Cannesen izango da

Itoitz musika taldearen memoria arakatuko duen Itoiz Udako Sesioak dokumentalarekin parte hartuko du Doxa Producciones ekoiztetxeak Marche du Film merkatuko Cannes Docs sailean. Bilboko DigiPen eskolako ikasle den Pablo Riosen Chuminadas animadas eta EQZEko Laura Ibáñez Lópezen Corpúsculo lanak Short Film Corner-eko 2cool4school Vol.3 atalean erakutsiko dituzte.

By |2023-05-04T15:15:41+02:0024 apirila, 2023|
Go to Top