Emakumezkoak eta zinema dokumental garaikidea hizpide BilbaoArten

“Territorios y Fronteras. WE MEAN. Zinema dokumental garaikidea eta gu” izeneko udako ikastaroa jasoko du egunotan BilbaoArtek, Bilboko Udalaren Arte Koizpeneko Zentroak. Hiru egunez luzatuko da lantegia, ekainaren 6tik 8ra, eta zinemagintzaren alorrean ospe eta aintzatespen handia duten hamairu emakumeren partaidetza izango du.