Hamalau proiektuk hartuko dute parte 2020ko Lau Haizetara Foroan

‘Charlie Chaplin, A Man Of The World’ (Kanaki Films) eta ‘Del Fuego Al Hielo’ (Mirokutana) euskal produkzioak Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo ediziorako hautatutako 14 proiektuen artean izango dira. Kalitatea eta aniztasuna dira, antolatzaileen esanetan, ekimenaren XVI. edizioa izango denaren ezaugarri nagusiak.