Euskal zinemari eskainitako eguna izango du ZINEBIk 60.edizioan
Aurkeztu dute Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60.edizioa. Mariano Llinásek eta Apichatpong Weerasethakulek jasoko dute jaialdiaren Ohorezko Mikeldi saria, eta aurreratu dituzten berritasunen artean, lehen aldiz Euskal Zinearen Eguna ospatuko dutela iragarri dute.