‘Méandre’ frantziarrak jaso du FANT jaialdiko sari nagusia
Iragan ostiralean jakinarazi zituzten Bilbon FANT Zinemaldi Fantastikoaren 27. edizioko sariak, eta nabarmendutako proposamenen artean izan zen Méandre, Mathieu Turi sortzaile frantziarraren proposamena, epaimahaiaren sari nagusia jaso baitzuen. Euskal proiektuen artean, Alberto Vázquez bilbotarraren Homeless Home animazioak eskuratu zuen euskal film labur onenaren garaikurra, eta Ikuspegi Fantastikoa saileko garaikur nagusia Julian Richbergen Arboretum lanarentzat izan zen.