Emakumeek mundua zaintzen dute

Urriaren 14an Oskar Tejedor zinegileak En Transito dokumental berria aurkeztu zuen Donostiako Antzoki Zaharrean. Tejedorren filmak Gipuzkoan bizi diren Nikaraguako hainbat emakumeren istorioak jasotzen ditu, eta emakume horien bizipenek zer pentsatu eragin didate. Dokumentalean agertzen diren andrazkoak haien familiei ongizate ekonomikoa bermatzeko asmoz etorri dira Euskal Herrira. Maite dituztenengandik urrundu dira etorkizun hobeago baten bila, eta seme-alabak familietako beste emakumeekin utzi dituzte Nikaraguan. Dokumentala Tejedorrek