Estreinaldiak: Apirilak 24

The Water Diviner Russell Croweren fikziozko lehen luzea izango dugu ikusgai bihartik aurrera zinemetan: The Water Diviner. Hain zuzen, orain 100 urte jazotako Galipoliko gudua du oinarri; I. Mundu Gerra bitartean, tropa britainiarrak, australiarren eta zeelandaberritarren laguntzaz, Istanbul konkistatzen ahalegindu ziren. 8.000 hildako baino gehiago izan zituzten aliatuek, eta abenduan, bizirik zeuden soldaduak ebakuatu zituzten. Bada, filmak Connor baserritar australiarraren bidaia kontatuko du. Borrokan desagertutako